XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), ez ziren oso argiak atera, agian negatiboak zaharregiak izan eta galduta zeudelako, edo argiarengatik bestela.

Azken arrazoi honengatik zela ikusi zuten biharamunean.

Argazkiek, eguerdian, eta eguzkia non aurkitzen zen kontutan harturik eginda, aurpegikera erabakiorreko neskatxa alai bat erakusten zuten, shorts batzuekin soilik jantzia, titiak estaltzeko brusa bat jaztea ez bait zitzaion bururatu, eta izu antzeko aurpegia jartzen zuen mutiko nerabe begi handi eta azpegi zehatz-zehatzeko bat.

Geroago beste batzuk atera zituzten, baina haiek biak, lehenbizikotzat jo zituztenak, roulotteko horma batean eskegi zituzten.

Eta udazkenean sartu ziren berehala.

Egunak geroz eta laburragoak ziren eta ordu gehiago zuten beraz, ikasteko eta solasean patxadaz aritzeko, eskubiko paretaren kontra bazterturiko mahai baten erdi-erdian jarrita zegoen butanozko kinkearen argitan.

Hasiera batean litera bat zegoen han baina beraiek ezkerraldean zegoenaren ondoan jarri zuten, horrela ohe zabalago bat egin eta lehen egunetik bezalaxe elkarrekin lo egin ahal izateko.

Baina orain ez zen berdin; garai bateko umea, emakume batekin lotaratzen zela ongi asko zekien gizon heldu bat bilakatzen ari zen eta sarritan desio gorde batekin ikutzen zuen, liluratuegi haren azalaren berotasun eta emakume gorputzaren eztitasunarekin bere laztanak oraindik amarrugabeak, errugabeak, ez izateko.

Eta Albak pozik ikusten zuen nola ari zen gizontzen.

Berak eta ez adurrak aukeratu balu bezala maite zuen gazte hura.